Proiektua

Añorgatarrak proiektua Museum Cemento Rezolak eta Añorgako auzoak duten gertuko harremana medio sortzen da. Harreman hau proiektuaren ibilbidean zehar indartzen joan da eta museoa elkargune eta bitartekari bilakatu du.

Elkarrizketak

Proiektuaren garapenaren fase ezberdinetan, Cementos Rezola lantegiari eta Añorga auzoari lotuta dauden pertsonen testigantzak jaso dira elkarrizketen bidez. Materiala hainbat edukientzako erabilia izan da, hala nola, ikus-entzunezkoak, Añorgatarrak liburua, belaunaldiarteko tailerrak, etab.

Jarduerak

Añorgatarrak prioektua, Añorga auzoko memoria hedatzeko eta ezagutzera emateko, aktibitate ezberdinen sorkuntzan dihardu. Testuinguru honetan, egiteko garrantzitsu bat belaunaldi berriei ondare hau osatzen duten ezagutza horiek guztien trasmisioa bermatzean datza.